Itxi

Zurekin Bat

Zurekin Bat

2021/09/20

22:20

Zurekin Bat

21:30ean

"Zurekin Bat" lehiaketa, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Ainhoa Etxebarriak aurkeztutako lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Euskal Telebistak udazkeneko denboraldi berri honetarako duen apustu garrantzitsuenetako bat da eta publiko gazteari eta familiarrari zuzenduta dago.

0:30
Ainhoa Etxebarria aurkezlea
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ainhoa Etxebarriak aurkezten duen "Zurekin Bat" lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 21:30etik 22:30era, ETB1en eta eitb.eus-en.

Euskal Telebistak udazkeneko denboraldi honetarako duen apustu garrantzitsuenetako bat da eta publiko gazteari eta familiarrari zuzenduta dago. "We Belive in You" nazioarteko formatu arrakastatsua hartzen du oinarri eta entretenimendua eta lagunartekotasuna ditu funtsezko osagaiak.

Galdera-erantzunak formatuko saioa da. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango da. Taldekideek (familia, koadrila, lankideak, pisukideak, kirolari taldeetako kideak...) haien jakituria neurtzeko aukera izango dute. Kultura orokorreko galderak erantzun beharko dituzte hiru txandatan; baina, hori ez da dena, azken erronka bete beharko baitute saria eskuratzeko. 

Talde bakoitzak helburu berdinarekin jokatu du, hau da, denen artean adostu duten ametsaren alde. Horretarako, bozeramaile edo lider bat aukeratu beharko dute. Badago, baina, berezitasun bat: taldekideek lehiaketako galdera bakoitza haien ordezkariak baino lehenago ikusteko aukera izango dute, eta talde gisa erabakiko dute liderrak erantzuna jakingo duen ala ez. Horrela bada, apustua igoko da. Beraz, taldekideen arteko konfiantza oso garrantzitsua izango da eta liderrean zenbat eta gehiago sinetsi, orduan eta gehiago irabazteko aukera izango dute.

Talde dinamika dibertigarri eta gertukoak izango du saioak, baita emozioz beteriko momentuak ere: lehiakideek hainbat gauza izango dituzte kontatzeko, errealitate bihurtu nahi dituzten amets partekatuen inguruan hitz egingo dutenean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;