Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Alain Maya dantzaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Horrez gain, Ataunen egiten den Jentilen Jaitsierari buruz arituko dira.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioaren aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Alain Maya dantzari errenteriarra elkarrizketatuko dute. Ume-umetan hasi zen dantzan eta ibilbide oparoa izan du dantzari moduan. Kukai Dantza Konpainiarekin sorreran parte hartu zuen 2002an eta gaur egun, beraiekin ari da. Besteak beste, Kukaik Oreka TXekin batera Erresuma Batuko Brutonen eskainitako ikuskizunaz arituko da.

Lehen orduan, Ataunen egiten den Jentilen Jaitsierari buruz hitz egingo dute eta horretarako bertan parte hartzen dutenek euren esperientzia kontatuko digute. Mitologiari lotutako ekitaldi honek urteetako esperientzia du eta herritarren lanaren emaitza da.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.