Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

"Go!azen" telesaileko aktoreak, "Biba Zuek!" saioan, gaur

EITB Media

Gainera, Durangoko Azokan nobela, diskoa eta webseriea aurkeztuko duten hiru gonbidatu ekarriko dituzte platora.

  • Lorea Intxausti 'June' hartuko dute "Biba Zuek!" saioan

    Lorea Intxausti 'June' hartuko dute "Biba Zuek!" saioan

"Goazen!" telesailak denboraldi berria hasiko du gaur bertan eta "Biba Zuek!" saioan Lorea Intxausti eta Maria Redondo aktoreak izango dituzte. Maddalen Arzallusen eta Xabier Sukiaren galderak erantzungo dituzte 18:00etatik aurrera emititzen den ETB1eko programan.

Lehen orduan, berriz, Durangoko Azokan lehen aldiz euren lana aurkeztuko duten hiru gonbidatu elkarrizketatuko dituzte. Besteak beste, nobela bat, disko bat eta webseriea publiko aurrera ekarriko dituzte.  

Albina Stardust Drag Queen maitea ere platoan hartuko dute. Kirolari ezberdinak elkarrizketatuko ditu; euren alorrean gutxieneko generoa den kirolariekin. Beraien ibilbidean jasan dituzten egoera zailak aitortuko dizkiote.

Bestalde, kolaboratzaileei dagokienez, Vidal Salcedo medikua izango dute platoan nekeari buruz hitz egiten. Jon Garate artxibo adituak EITBko bideo zaharrak eta berriak astindu eta gonbidatuen irudirik onenak ekarriko ditu. Aritz Ganboak, berriz, ikusleen galderei erantzuteko tartea hartuko du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.