Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Emakumearen Aurkako Indarkeriari aurre egiteko Eguna eta 'Narzis@' antzezlana, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB MEDIA

Azaroaren 25earekin bat egingo dute programaren lehen orduan, eta gai horri lotutako testigantzak ekarriko dituzte platora. Ondoren, 'Narzis@' antzezlaneko lantaldeko hiru kide izango dituzte gonbidatu: Anartz Zuazua zuzendaria eta Aia Kruse eta Asier Oruesagasti aktoreak.

  • Maddalen Arzalluz eta Xabier Sukia saioaren aurkezleak

    Maddalen Arzalluz eta Xabier Sukia saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Emakumearen Aurkako Indarkeriari aurre egiteko Nazioarteko Eguna izango dute mintzagai "Biba Zuek!" saioaren lehen orduan.  Horretarako, hainbat testigantza ekarriko dituzte platora, eta gizarte moduan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean adi egotearen garrantzia ere azpimarratu nahiko dute.

Saioaren bigarren orduan, berriz, Narzis@ antzezlana hartuko dute hizpide, eta lantaldeko hainbat kide izango dituzte gonbidatu: Anartz Zuazua zuzendaria eta Aia Kruse eta Asier Oruesagasti aktoreak. Haurrei zuzenduriko antzerkia da eta mundu birtuala ezagutzen duen 12 urteko haur baten bizipenak kontatzen ditu. Protagonistaren bizitza errealaren eta birtualaren arteko arrakalaren ondorioz, bere benetako bizitzak garrantzia galduko du. Amak, baina, mugikorra kenduko dio eta bizitza birtuala ezerezean geldituko da. Amaia Irazabalek eta Gaizka Chamizok ere parte hartzen dute antzezlan honetan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.