Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Argitaratu berri duten 'Bidea da borroka' izeneko komikiaz arituko dira solasean Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleekin.

  • Unai eta Beñat Gaztelumendi

    Unai eta Beñat Gaztelumendi. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolari añorgarrek Bidea da borroka komikia aurkeztuko dute "Biba Zuek!" saioan, Bertsolari Aldizkariaren laugarren komikia. Unaik ilustrazioak eta Beñatek hitzak jarri dizkiote bertsolaritzatik egindako lan honi, belaunaldi baten erretratua. Bi urteko prozesua izan da, eta argia ikusi berri du. Gainera, emanaldiak emateko asmoa ere badute, bertsolaritza, hitzak eta ilustrazioak zuzenean uztartuz.

Lehen orduan, aldiz, "Biba Zuek!" saioko platoan izango diren gonbidatuek toteltasunaz eta itsu izateaz hitz egingo digute. Euren esperientzia egunerokoan nolakoa den, oztoporik bizi duten eta gizartean euren egoerek zer toki duten azalduko digute.

"Biba Zuek!" saioa zuzenean egiten da EITBren Miramongo egoitzatik, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta ETB1en eta eitb.eus-en izaten da ikusgai.