Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Audientziak

Audientzia arrakasta handiko astearekin amaitzeko, Xabier Aburruzaga gonbidatua izango dute "Biba Zuek!"en

EITB Media

"Biba Zuek!" euskal ikus-entzuleen harrera bikaina izaten ari da eta urtea hasi zenetik datu historikoak lortu ditu.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia "Biba Zuek!"en.

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia "Biba Zuek!"en.

"Biba Zuek!" ETB1eko arratsaldeetako saioak Xabier Aburruzaga trikitilaria izango du gonbidatu gaur, audientzia datu bikainak bildu dituen astearekin amaitzeko. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak bere azken lanari buruz galdetuko diote, Aurrez aurre, trikitilari bizkaitarraren 20 urteko ibilbidea borobiltzen duen proeiktua. Gainera, zuzeneko musika emanaldia eskainiko du platoan.

Horrez gain, saioaren lehen orduan, garai bateko ofizioei buruz hitz egingo dute, eta gainera, Mikel Elizegi, Jon Garate, Aritz Ganboa eta Albina Stardust kolaboratzaileak izango dituzte platoan.

"Biba Zuek" saioa audientzia bikaina izaten ari da eta urtea hasi zenetik datu historikoak lortu ditu. Astelehen honetan, inoizko daturik onena lortu zuen saioak: % 7,5eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 16,3ko kuota. Atzoko saioak, berriz ere, datu oso onak eskuratu zituen, % 7,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 19,0ko kuota. Hartara, urtea gogotsu hasi dute eta 2022 hasi zenetik % 5,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,5eko kuota eskuratu dute, bataz beste.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatutako saioak bi denboraldi daramatza Euskal Telebistan eta arratsaldero, gonbidatu ezberdin bat izaten dute platoan. Gainera, errealitate ezberdinak platora ekartzen dituzten kolaboratzaile talde zabala dute eta kultura, kirola eta gizarte gaiak lantzen dituzte sakonean. Euskal ikus-entzuleen eguneroko telebista ohituretan bere tokia lortu dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.