Biba Zuek
18:00etan
Itxaro Borda idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
'Euri zitalari esker' bere azken liburuaz hitz egingo du. Aurretik, Bizipoza elkarteko hainbat kidek 'Mundu bat guztiontzat' izeneko diskoa aurkeztuko dute.
-
Itxaro Borda idazlearen artxiboko irudia, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa
Itxaro Borda idazle baionarra izango dute gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan. Ibilbide oparoa du Bordak, eta Euri zitalari esker bere azken liburua aurkeztuko die Maddalen Arzallusi eta Xabier Sukiari. Nobela berri honetan, detektibe jardunetik erretiroa hartzear den Amaia Ezpeldoien azken kasuaren gorabeherak kontatzen ditu; Maddiren desagertzea, alegia.
Lehen orduan, berriz, Bizipoza elkarteko kideek Mundu bat guztiontzat izeneko diskoa aurkeztuko dute. Lan horretan hainbatek hartu dute parte, tartean Euskal Herriko Down Sindromea elkarteko kideek, Andoni Egaña bertsolariak eta Motxila 21 taldeko kideek ere.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.