Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Urko Olazabal aktorea, Goya saria irabazi berritan, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, 'Bizipoza' proiektuko Super H elkarteko kideak izango dituzte platoan.

  • Urko Olazabal aktorea

    Urko Olazabal aktorea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Urko Olazabal aktoreak Goya saria irabazi berri du Maixabel pelikulan egindako lanagatik eta gaurko "Biba Zuek!" saioan izango da gonbidatu. Besteak beste, Feroz saria, Forque saria eta "Circulo de Escritores Cinematográficos" saria irabazi ditu lan honekin. Aktore bilbotarrak ibilbide profesional luzea izan du eta euskal pelikula ezberdinetan parte hartu du, horien artean, Ane, Errementari eta Ira filmak.

Lehen orduan, 'Bizipoza' proiektuko Super H elkarteko kideak izango dituzte platoan. Super H superheroi bat da, eta xede nagusi bat lortzeko sortu zen: batetik, gaitz arraro eta onkologikoen ikerketan laguntzeko; eta bestetik, haur onkologiko edo gaitz larria duenari eta bere familiari laguntzeko.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.