Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolariak, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Larunbatean, apirilaren 2an, Tolosako zezen plazan jokatuko duten desafioa hartuko dute hizpide.

  • Iker Vicente aizkolaria.

    Iker Vicente aizkolaria.

Gaur arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan, Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolariak izango dira gonbidatu eta datorren larunbatean, apirilaren 2an, Tolosako zezen plazan jokatuko duten desafioa hartuko dute hizpide.

Lehen orduan, Xabi Paya eta Joxerra Gartzia hartuko dituzte, argitaratu berri duten 'Bob Dylan 100 kantu' lana aurkezteko asmoz.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, 18:00etatik 20:00etara izango dugu ikusgai "Biba Zuek!" saioa ETB1n eta eitb.eus-en.