Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

EITBPodkast plataformako "Lokatza" podcastaren sortzaileak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Horrez gain, "Hiru Erregeen Mahaia" Euskadi Irratiko saioaren 3.000 emanaldiak ospatuko dituzte Txetxu Urbieta zuzendariarekin eta Juanan Larrañaga eta Jon Salsamendi kolaboratzaileekin.

  • "Lokatza" podcasteko egileak EITBko ordezkaritza batekin Ondas Sarietan

    "Lokatza" podcasteko egileak EITBko ordezkaritza batekin Ondas Sarietan. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, EITBPodkast plataformako "Lokatza" podcastaren sortzaileak izango dituzte gonbidatu: Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre. "Lokatza" gaur egungo mundua ikuspuntu feminista batetik ikertu eta ulertzeko saiakera da, eta hizkuntza koofizialetan egindako podcast onenaren Ondas Saria irabazi berri du.

Bestalde, Euskadi Irratiaren "Hiru Erregeen Mahaia" saioak 3.000 atal beteko ditu larunbatean eta hori ospatzeko emanaldi berezia egingo dute Zarauztik, bertan triatloia jokatzen dela aprobetxatuz. Horren harira, Txetxu Urbieta saioaren zuzendaria eta Juanan Larrañaga eta Jon Salsamendi kolaboratzaileak izango dituzte gonbidatu platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.