Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Arantxa Arza kazetaria, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Euskadi Irratian "Landaberri" eta "Osasun Etxea" saioak gidatzen ditu gaur egun itsasondoarrak. Bestalde, lehen orduan, kirolarien osasun mentala lantzearen garrantziaz arituko dira.

  • Arantxa Arza

    Arantxa Arza. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Arantxa Arza Euskadi Irratiko kazetaria izango dute gonbidatu gaurko "Biba Zuek!" saioan. Itsasondoarrak hogeita hamar urte inguru daramatza Euskadi Irratian lanean; azken urteotan, "Landaberri" saioan, Jakoba Errekondorekin, eta, "Osasun Etxea" saioan, Felix Zubia medikuarekin. Gainera, 2020an, Rikardo Arregi saria irabazi zuten "Osasun Etxea" saioarengatik. Ibilbide luzeko kazetaria izango da, beraz, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak elkarrizketatuko dutena. 

Lehen orduan, kirolarien osasun mentala lantzearen garrantziari buruz hitz egingo dute. Geroz eta ohikoagoa da kirolari edota taldeek kirol-psikologoa izatea. Horretarako, hiru gonbidatu izango dituzte platoan: Edurne Munarriz kirol-psikologoa, Maialen Oiartzabal freestyle eskiatzailea eta Joseba Beloki txirrindulari ohia. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.