Izaro

Izaro

Izaro
Izaro
Izaro Andrés

Mallabia, 1993

Kantari eta konposatzaile bizkaitarra da, eta arrakasta itzela eskuratu du bere lanekin, 2016az geroztik lehenengo lana plazaratu zuenetik. Om, Hankapuntetan I, Eason eta Limones en Invierno lanek harrera oso ona izan dute, eta Izaro euskal musikako figura garrantzitsu bilakatu da.

2020ko irailean plazaratu zuen Limones en Invierno, eta lan horrekin nazioarteko merkatura zabaltzeko asmo argia agertu du Izarok, bere musika mugagabe zabaltzekoa, hain zuzen ere.