Mursego

Mursego

Mursego
Mursego
Mursego Mursego

Eibar, 1977

Maite Arroitajauregi da Mursego (saguzaharra portugesez). Biolontxelo ikasketak ditu, eta irakaslea da ofizioz. Bere lanetan, ironiak eta umoreak leku berezia dute. Argi ikus daiteke hori "Eusnob" kantuan.

Bakarkako lau lan plazaratu ditu 2009tik eta beste egitasmo ugaritan parte hartu du; soinu bandak, arrazakeriaren kontrako "%100 Oion" proiektua eta "Mutu" dantza piezarako musika, besteak beste. Parekorik ez duen sortzailea da, multi instrumentista bakarra eta originala, eta musikaren gaineko beste ikuspegi bat dakar euskal musikara.