Evaristo

Evaristo

Evaristo
Evaristo
Evaristo Evaristo

Tuy, 1960

1980ko hamarkadako punk mugimenduko pertsonaia esanguratsuenetariko bat da. 1979an, La Polla Records taldea sortu zuen beste hainbat lagunekin batera. Gazteleraz abesten duten punk-rock taldeen artean erreferente nagusia da, baita Espainiar Estatuko rock talderik garrantzitsuenetako bat ere. Bere jarrera burlati eta menderakaitzarekin hamaika injustizia oihukatu eta salatzen eman ditu 40 urte, eta erreferente izaten jarraitzen du bai Euskal Herrian, bai Espainiar Estatuan, baita Latinoamerikan ere. Horren adierazgarri da 2019an La Pollak egindako birak izandako arrakasta.