X-maite larburu-X

X-maite larburu-X

Maite Larburu
Maite Larburu
Maite Larburu Maite Larburu

15 urte Herbeheretan igaro ondoren, Maite Larburu Hernanira itzuli da. Biolina jotzea du ogibide, Europako antzinako musika talde zenbaitekin. Biolina ez da hala ere Maiteren kreatibitate lanabes bakarra; hots-hitz armonien tarteak miatzea baitu eguneroko jolas. Neighbor taldearekin bi disko plazaratu ondoren, "Hezurren azpian" du lehendabiziko bakarkakoa. 21. mendeko trobadore bat dela pentsatzen du batzuetan. Eñaut Elorrietaren "Irteera argiak" diskoan parte hartu du, eta hainbat literatur ikuskizun ere egin ditu Harkaitz Canorekin.