Amorante

Amorante

Amorante
Amorante
Amorante Amorante

Elgoibar, 1975

Iban Urizar da Amorante. "Herri musika" gisa definitzen du egiten duena. Loop stationa baliatuz, hainbat musika tresnarekin eraikitzen ditu kantuak, erritmoz, ahotsen armoniaz eta inprobisazioz beterik. Folk musika desberdinen uztarketa oinarri hartuta, aspaldiko koplak, flamenkoa edota Afrikako musikak nahasten ditu. 

Jotzen dituen instrumentuen artean, gitarra, harmoniuma, ukelelea, zintzarria eta tronpeta daude eta haiekin esperimentatzen du. Sormenez betetako musikaria da, bizia eta desberdina.