Bisitaria
22:15ean
Aimar Irigoienekin, gaurko 'Bisitaria'n
A.H.
EITB
Harrijasotzaileak bere baserriaren ateak irekiko dizkio Xabier Euzkitzeri, eta bere familia eta lagunekin izango dira.
Errezilgo Irure-haundi baserrira arte doa aste honetan 'Bisitaria', han sortua baita Aimar Irigoien harri-jasotzaile bikaina, gorpuzkera adineko bihotz-ona duen laguna. Eta bai harrera beroa egin diotena bertan Irigoien-Jauregitarrek Xabier Euzkitzeri.
Aimar harri-jasotzailea izateaz gain, igeltseritzan hasi zen aitarekin batera, lagunik onena bere esanetan. Familiarentzako aitaren heriotza kolpe latza izan zen, baina Aimarrek, 20 urterekin, beregain hartu zuen etxea eta negozio familiarraren ardura eta horretan jarraitzen du, arduratsu.
Aimar indartsua da kanpotik eta barrutik, eta ez bakarrik entrenamenduetan. 'Bisitaria 'horren lekuko izan da, baita horien ostean indarrak berreskuratzeko Errezilen egindako lagunarteko afarian ere. Eta hurrengo egunean, baserrian lo egin eta amarekin batera gosari ederraz disfrutatu ondoren, Aimarrentzako berezia den beste toki zoragarri bat ezagutuko dute: Zelatun.
'Bisitaria' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.