Itxi

Bisitaria

22:00ean

Alex Txikon, gaur gauean, 'Bisitaria'n

A.H.

EITB

Nepalera erronka berrien bila abiatu aurretik, harrapatu du Xabier Euzkitzek lemoatarra.

1:47

Erronka berrien bila abiatu berri da Txikon, Lhotse (8.516 m) eta Nuptse (7.861m) gailurretarantz. Baina, Nepalerako espedizio berria hasi aurretik harrapatu du "Bisitaria"k Txikon,  izan ere, hori da mendizalea hartzeko dagoen modu bakarra, harrapatu. Salto basean ez bada, gailurren batetik edo aizkoran dabilelako lemoatarra beti. Arriskua berarentzat , beldurra etxekoentzat, baina hori da Txikonen aukera. Mendi gailurrek eskaintzen dioten  pozaren prezioa baita.

Euzkitze bera ere estu eta larri jarriko du bere abentura horietako batean. Arratiatik ibiliko dira, eta Lemoako jaiotetxean ere izango dira, familiarekin. Ama Doloresen hamahirugarren semea, txikiena da  Alex.

Dimako Abaron eta Baltzolako bazter zoragarrietara ere joan dira. Eta hantxe, gauaren isiltasunean, azalduko dio Alexek "Bisitaria"ri bere autuaren, bizitzeko hartu duen bidearen zergatia.

"Bisitaria" gaur gauean emitituko da 22:10etik aurrera ETB-1en.