Bisitaria
22:10ean
Unai Emeryrekin, gaurko 'Bisitaria'n
A.H.
EITB
Xabier Euzkitzek Sevilla ezagutuko du Emeryren laguntzaz eta harekin izango da hirian apirilero egiten duten feria entzutetsuan.
Kolore berezia duen hirira, Sevillara, joan da 'Bisitaria' Unai Emeryrekin bi egun egoteko. Eta zelako bi egun! Izan ere, Sevilla futbol taldeko entrenatzailea bere lantokian eta etxean ikusteaz gain, turismoa egiteko aukera ere izan dute, hiriko hainbat leku esanguratsu 'Bisitaria'ri erakutsiz.
Deigarria da hiru hilabetez han bizitzen egonda, Emeryk Giralda lehen aldiz 'Bisitaria'rekin ikusiko duela. Eta Apirileko Feria pil-pilean egonda eta beroak estututa, ezin rebujito bati muzin egin bertako giroaz disfrutatzeko.
Bertan bizi diren beste euskaldun batzuekin ere egoteko aukera izango dute: Beñat Etxebarria Betiseko jokalariarekin eta Adriana Bilbao Telmo Zarraren bilobarekin, besteak beste. Eta gainera, espreski Feriara joan den Reyes Prados aurkezlearekin bere familiaren kasetan sartzeko aukera paregabea izango du 'Bisitaria'k. Unai Emeryri esker, 'Bisitaria'k bi egun zoragarri pasa ditu Sevillan.
'Bisitaria' gaur emitituko da 22:10etik aurrera ETB-1en.