Itxi

boxeo izarrak

Gaur gauean

Carl Froch boxeolariaren bi munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Carl Froch eta Lucian Bauteren arteko borrokaldia, eta Froch eta Mikkel Kessler-en artekoa eskainiko ditu. Horrez gain, Manny Paquioao eta Tim Bradkeyren arteko borrokaldia eskainiko du saioak.

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak pisu superertaineko bi munduko txapelketa eskainiko ditu. Hasteko, Carl Froch eta Lucian Buteren arteko borrokaldia izango da ikusgai. Britainiarra 5 aldiz izan da munduko txapeldun eta Kanadan bizi den errumaniarra 10 bider. Gainera, 30 neurketa egin ditu eta denak irabazi.

Ondoren, Carl Frochen beste borrokaldi bat eskainiko du "Boxeo Izarrak" saioak, pisu superertaineko titulua bateratzeko Mikkel Kessler danimarkarraren aurka jokatutakoa. Norgehiagoka gogorra bezain ikusgarria, biak baitira goi mailako boxeolariak. 2010ean boxeatu zuten lehen aldiz elkarren aurka eta orduan Kessler nagusitu zen.

Azkenik, Manny Pacquiaoren berragerpena dela eta, filipinarrak Tim Bradleyren aurka egindako borrokaldia ikusi ahal izango dute ikus-entzuleek.

"Boxeo Izarrak" gaur emitituko da, gauerdi aldera, ETB1en.