Itxi

boxeo izarrak

Gaur gauean

Pisu ertaineko munduko txapelketa bikaina, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Darren Barker eta Daniel Geale boxeolarien arteko borrokaldia eskainiko du saioak.

Lehenengo eta behin, Darren Barker ingelesak eta Daniel Geale australiarrak jokatuko duten munduko txapelketa bikaina eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Barkerrek 25 borrokaldi irabazi ditu, eta bakarra galdu du. Gealek ere antzeko zenbakiak ditu: 29 irabazi eta bakarra galdu. Australiarra bost bider izan da munduko tituluaren jabe.

Bigarren neurketan, Daniel Jacobs eta Chris Fitzpatrick izango dira nor baino nor gehiago. Jacobs Estatu Batuetako boxeolari gaztea da. Behin jokatu zuen munduko txapelketa, baina galdu egin zuen, eta orain beste aukera baten bila dabil. Aurrez aurre izango duen mutila benetan gogorra da.

Azkenik, Commonwealtheko txapelketa bat eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak: Paul Butler eta Yaqub Kareem boxeolarien artekoa. Butler britainiarrak hamar borrokaldi egin ditu, eta denak irabazi. Kareem nigeriarrak 11 irabazi ditu, 2 galdu eta 1 berdindu.

'Boxeo izarrak' gaur emitituko da, 00:30etik aurrera.