Itxi

boxeo izarrak

Gauerdian

Arthur Abraham protagonista, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A.

EiTB

Arthur Abraham Alemanian bizi den armeniarra izango da 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatz nagusia. Pisu ertaineko txapeldun ohiaren hainbat borrokaldi eskainiko dituzte.

Arthur Abraham Alemanian bizi den armeniarra izango da 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatz nagusia. Guztira, 13 aldiz izan zen munduko txapeldun eta berriro gerriko hori eskuratzeko ahaleginetan dabil. Hasteko, Robert Stiegiltzen aurka jokatutakoa txapelketa gogoratuko dute eta, ondoren, Giovanni de Carolis italiarraren aurka egin duen azken borrokaldia. Emanaldia osatzeko erabiliko duten hirugarren norgehiagoka pisu arinekoa izango da. Lonnie Smith eta Michael Perez ikusiko dituzte aurrez-aurre.

Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako saioa gaur gauerdian emango da ETB1en. Ohi denez, Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.