boxeo izarrak
00:30ean
Pisu erdiastuneko munduko txapelketa, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Sergey Kovalev errusiarraren eta Cedric Agnew amerikarraren arteko borrokaldia eskainiko du saioak.
-
Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioko esataria. Argazkia: EiTB
Orain arte borrokaldirik galdu ez duten bi boxeolari izango dituzte aurrez-aurre gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan. Alde batetik, Sergey Kovalev errusiarra, 23 borrokaldi irabazi eta bat berdindu duen boxeolaria. Bera da gaur egungo txapelduna. Bestetik, Cedric Agnew amerikarra, 26 neurketa egin eta denak irabazi dituen mutila. Pisu erdiastuneko munduko txapela izango dute jokoan.
Ondoren, Oleksandr Gvozdyk ukrainarra ezagutuko dute ikus-entuzleek. Londreseko olinpiar jokoetan urrezko domina eskuratu zuen eta profesional mailan hasi berria da.
Azkenik, Marcos Nader austriarra eta Luis Crespo espainiarraren arteko norgehiagoka eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Pisu ertaineko Europako txapelketa izango da.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 00:30etik aurrera ETB1en.