boxeo izarrak
Gaur gauean
'Maravilla' Martinez-Cotto borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Ali eta Foreman borrokalari handien arteko norgehiagoka bikaina ere gogoratuko du saioak.
-
Boxeorik onena, Pedro Mari Goioetxearen eskutik. Argazkia: EiTB
Bi neurketa historiko eskainiko ditu gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak. Hasteko, Sergio Maravilla Martinezen eta Miguel Cottoren arteko pisu ertaineko munduko txapelketa, eta, ondoren, Muhammad Alik eta George Foremanek orain 40 urte Kinshasan egin zuten norgehiagoka bikaina.
Cotto hamar aldiz izan da munduko tituluaren jabe welter eta superwelter pisuetan. Maravilla Martinez argentinarrak, berriz, bederatzi aldiz izan du bere soinean munduko txapeldunari dagokion gerrikoa. Borrokaldi gogorra eta luzaroan gogoratzeko modukoa eskaini zuten bi boxeolari hauek.
Ali eta Foremanen inguruan ez dago gauza handirik esan beharrik. Berrogei urte geroago, boxeozaleek gogoan dute neurketa historiko hura. Aliren jakinduria, ausardia eta karisma, bera baino askoz indartsuagoa zen Foremanen aurrean.
'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 00:00etatik aurrera, ETB1en.