boxeo izarrak
Gauean
Golovkin, pisu ertaineko boxeolaririk onena, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gennady Golovkin eta Willie Monroeren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak gaur.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea
Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak Gennady Golovkin eta Willie Monroe boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko du. Golovkin 14 aldiz izan da munduko tituluaren jabe pisu ertainean, borrokaldi guztiak irabazi ditu eta jotzaile beldurgarria da: 32 norgehiagoka jokatu ditu eta k.o. bidez irabazi ditu 29. Monroe estatubatuarrak, berriz, 19 garaipen lortu ditu eta neurketa bakarra galdu du.
Bigarren neurketan, Nathan Cleverly eta Tomas Man arituko dira nor baino nor gehiago. Cleverly sei aldiz izan da munduko txapeldun pisu erdiastunean.
Ondoren, joan den larunbatean Bilboko Casilla kiroldegian gertatutako guztiaren laburpena eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak, eta Kerman Lejarraga-Garcia Roche borrokaldia eskainiko du.
Bukatzeko, Matthew Macklin eta Jose Yebes borrokalarien arteko norgehiagoka gogorra eta parekatua izango da ikusgai.
'Boxeo Izarrak' gaur 00:05etik aurrera izango da ikusgai ETB1en. Pedro Mari Goikoetxea saioko gidariak Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.
komentarioetan.
