boxeo izarrak
00:45ean
Gennady Golovkin pisu ertaineko boxeolaria, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Gaur gauean, Gennady Golovkin eta Dominic Wade boxeolarien arteko borrokaldi ikusgarria eskainiko du saioak.
Golovkin hamasei aldiz izan da munduko tituloaren jabe pisu ertainean, eta aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak bere borrokaldi ikusgarri bat eskainiko du. Orain arte inork ez du menpean hartu eta bere zenbakiak harrigarriak dira: 34 garaipenetik 31 k.o. bidez lortu ditu. Beraz, jotzaile beldurgarria da. Oraingo honetan, neurketarik galdu ez duen beste boxeolari bat izango du aurrez aurre: Dominic Wade, 18 norgehiagoka egin eta denak irabazi dituen boxeolaria.
Ostiraleko bigarren borrokaldian bi mexikar ikusiko dituzte: Ivan Morales eta Danny Flores. Moralesek 27 norgehiagoka egin ditu eta beste horrenbeste garaipen lortu.
Azkenik, joan den larunbatean Getxon egin zen boxeo saioaren laburpena eskainiko dute, Andoni Gago, Javitxin Diaz, Ibon Larrinaga eta Haritz Loez de la Calle-ren borrokaldiak erakutsiz.
'Boxeo Izarrak' ostiral gauetan emititzen da 00:45etik aurrera ETB1en.