Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Pisu astuneko boxeolariak izango dira 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatz, gaur gauean

EiTB

Tyson Fury eta Otto Wallinek jokatutako munduko txapelketa eskainiko da, besteak beste.

  • Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak'en aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak'en aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, pisu astuneko boxeolariak izango dira 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatz. Hasteko, Deontay Wilder eta Luis Ortiz boxeolariek egindako lehen borrokaldiaren laburpena eskainiko du. Ondoren, Tyson Furyk eta Otto Wallinek jokatutako munduko txapelketa, borrokaldirik galdu ez duten bi boxeolari aurrez aurre. Fury britainiarrak 28 neurketa irabazi ditu eta bat berdindu; Wallin suediarrak 20 jokatu eta denak irabazi ditu.

Ondoren, pisu bereko estatubatuar gazte bat ezagutuko dugu: Sonny Conto. 23 urte ditu, eta 5. borrokaldia egingo du profesional mailan.

Azkenik, David Soria nafarrak larunbatean egin zuen neurketa ikusiko dugu. Espainiako Txapelketa jokatzeko kanporaketa egin zuen Iruñean Jose Manuel López Claveroren aurka.

'Boxeo Izarrak' saioa 00:30ean izango da ikusgai ETB1en.