Itxi

boxeo izarrak

00:40ean

Pernell Whitakerren bi borrokaldi bikain, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Whitakerrek Gari Jacobs eta Jake Rodríguez boxeolarien kontra jokatutako norgehiagokak izango dira ikusgai.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak". EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Pernell Whitaker boxeoalariak welter pisuan jokatutako bi txapelketa eskainiko ditu "Boxeo Izarrak" saioak: Gari Jabocsen aurkakoa eta Jake Rodríguezen kontrakoa.

Jabocs eskoziarra lau aldiz izan zen Europako txapelduna, eta honako zenbakiak zituen Whitakerren aurka indarrak neurtu zituenean: 41-5-0. Puerto Ricoko Jake Rodríguez, berriz, hiru bider izan zen munduko txapeldun pisu superarinean. Kostya Tszyuk kendu zion gerriko hori, eta welter pisukoa eskuratzen saiatu zen borroka honetan.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 00:40ean, ETB1en.