Itxi

boxeo izarrak

23:10ean

Pernell Whitakerrren bi borrokaldi bikain, gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Wilfredo Rivera eta Dioseblys Hurtadoren aurka egindako norgehiagokak izango dira ikusgai.

  • Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkezten dute "Boxeo Izarrak".

    Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar "Boxeo Izarrak" saioan. EiTBko bideo bateko irudia.

Pernell Whitakerri eskainitako ziklo honen barruan, azken-aurreko "Boxeo  Izarrak"  saioa izango da ostiral  honetan ikusgai. Boxeolariak Wilfredo Rivera eta Dioseblys Hurtadoren aurka egindako norgehiagokak eskainiko dira. 

Bi boxeolari hauek borrokaldirik galdu gabe zeuden Whitakerren aurka boxeatu zutenean. Puerto Ricoko Riverak 23 garaipen eta berdinketa bat zeuzkan; Kubako Hurtadok, ostera, 20 borrokalditan beste horrenbeste garaipen. Bi neurketak oso gogorrak eta ikusgarriak izan ziren.  

"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai 23:10etik aurrera ETB1en.