Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Lomachenko eta Teofimo Lopezen inguruko "Boxeo Izarrak" berezia, gaur gauean

EiTB

Lehenengo Lomachenko eta Jorge Linaresen arteko norgehiagoka izango da ikusgai, ondoren, Teofimo Lopezek Mason Menard, Diego Magdaleno ta R. Commeyren aurka jokatutakoak.

  • "Boxeo Izarrak" saioko aurkezleak

    "Boxeo Izarrak" saioko aurkezleak. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Larunbat honetan Vasily Lomachenkok eta Teofimo Lopezek pisu arineko munduko txapelketa jokatuko dutela eta, bi boxeolari hauen borrokaldi batzuk izango dira ikusgai gaurko "Boxeo Izarrak" saio berezian. Lehenbizi, Lomachenko eta Jorge Linaresen arteko norgehiagoka eskainiko dizuegu. Ondoren, Teofimo Lopezen hiru borrokaldi: Mason Menard, Diego Magdaleno eta R. Commeyren aurka egindakoak.

Lopezek 15 neurketa egin ditu profesional mailan eta denak irabazi ditu. Lomachenkok, ostera, 14 garaipen lortu ditu eta borrokaldi bakarra galdu du. Afizionatu mailan bere lorpenak eta zenbakiak harrigarriak izan ziren: 396 neurketa irabazi eta bat galdu. Bi aldiz izan zen txapeldun olinpikoa eta beste bitan urrezko domina eskuratu zituen munduko txapelketetan.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiralean izango da ikusgai, 00:30eak aldera, ETB1en.