Itxi

boxeo izarrak

23:30etik aurrera

Muhammad Aliri buruzko "Boxeo Izarrak" saio berezia, gaur gauean, ETB1en

EITB

Aliren lau borrokaldi eskainiko dira: 1963an Henry Cooperen aurka egindakoa, Alvin "Blue" Lewisen kontrako borrokaldia Dublinen, Foremanen aurkakoa Kinshasan eta Joe Frazieren aurka jokatu zuena.

  • "Boxeo Izarrak" saioa

    "Boxeo Izarrak" saioa. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioak Muhammad Ali boxeolariari buruzko saio berezi bat eskainiko du Manu Maritxalarren eta Pedro Mari Goikoetxearen eskutik. Ali handiak profesional mailan debuta egin zuenetik 60 urte betetzen direla eta, bere borrokaldirik esanguratsuenak eskainiko dira.

Hasteko, 1963an Henry Cooperen aurka Londresen egindakoa. Ondoren, Alvin "Blue" Lewisen kontra Dublinen egin zuen borrokaldia eskainiko da. Hirugarren neurketa Foremanen aurka Kinshasan egin zuen norgehiagoka historikoa izango da, eta, azkenik, Joe Frazieren aurka jokatu zuen hirugarrena, "Thrilla in Manila" izenburupean promozionatu zutena. 1975eko borrokaldirik onena izan zela erabaki zuten boxeo adituek.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiralero izaten da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.