Itxi

boxeo izarrak

00:20an

Goi mailako hiru borrokaldi, gaur gauean "Boxeo Izarrak" saioaren denboraldia amaitzeko

EITB Media

Jaron Ennis vs Custio Clayton, Joet Gonzalez vs Jeo Santisima eta Gabriel Flores vs Abraham Montoya norgehiagokak eskainiko dituzte.

  • Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du "Boxeo Izarrak"

    Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du "Boxeo Izarrak". Argazkia: EITB Media

Goi mailako hiru borrokaldirekin bukatuko du denboraldia ETB1eko "Boxeo Izarrak" saioak gaur gauean.

Hasteko, Jaron Ennis vs Custio Clayton norgehiagoka eskainiko dute, munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa. Ennis welter pisuko boxeolaririk onenetarikoa da, teknikoki ona, bizkorra eta jotzailea, emaitzek beraiek erakusten dutenez: 28 garaipen, horietatik 26 KO. Clayton ere borrokaldirik galdu gabe dago profesional mailan, 20 hitzordutan.

Bigarren neurketa luma pisuko nazioarteko txapelketa bat izango da, eta Joet Gonzalez eta Jeo Santisima izango dira aurrez aurre. Gonzalezek galdu dituen borrokaldi biak Stevenson eta Navarreteren aurkako munduko txapelketak izan dira.

Gaueko azken lehian, berriz, Gabriel Flores eta Abraham Montoya ikusiko ditugu. Flores mutil gaztea da, afizionatu gisa emaitza bikainak lortu zituen eta profesional mailan ezin hobeto zebilen iaz Luis Alberto Lopezen aurka sekulako jipoia hartu zuen arte. Bere ibilbidea zuzentzea du helburu Montoya mexikarraren aurka.

Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta, "Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai 00:20tik aurrera ETB1en.