Itxi

boxeo izarrak

23:45ean, ETB1en

La Casillako boxeo emanaldia eskainiko du gaur gauean "Boxeo Izarrak" saioak

EITB Media

Joan den larunbatean, azaroaren 12an, ospatu zen ekitaldian euskal boxeolariak izan ziren protagonista: Ricardo Urrutia, Mario Ospina, Jokin Garcia eta Andoni Gago.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak joan den larunbatean, hilak 12, Bilboko La Casilla pabiloian egin zen boxeo emanaldia eskainiko du. Lau euskal boxeolari izan ziren protagonista: Ricard Urrutia, Mario Ospina, Jokin Garcia eta Andoni Gago. Kerman Lejarragak ere parte hartu behar zuen, baina lesio batengatik, azkenean, ez zuen indarrak neurtzerik izan. Bere ordez, Ismael Flores argentinarra aritu zen.

Saioan ikusiko ditugun borrokak hauek dira: Ricardo Urrutia vs Jose Angel Rosales; Mario Ospina vs Moises Mojica; Jokin Garcia vs Edwin III.a; Andoni Gago vs Antonio Rodriguez; eta Ismael Flores vs Fouad El Moussaoui.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna 23:45etik aurrera ETB1en.