Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Izan lehiakide

Zatoz 'Burubero Fest'era!

A.A.

Kike Amonarrizek eta Ylenia Bagliettok aurkezten duten saioan lehiakide edo publiko gisa nola parte hartu azalduko dizugu jarraian.

Animatu eta zatoz "Burubero Fest" lehiaketa berrian parte hartzera! Lehiakide edo publiko gisa etor zaitezte Kike Amonarrizek eta Ylenia Bagliettok ETB1en eta eitb.eus-en aurkezten duten saio honetara.

Lehiakide gisa saio honetan parte hartu eta sari eder askoa eraman nahi baduzu, bi bide dituzu: burubero@eitb.eus helbidera idatzi, zure datuak eta zurekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat zehaztuz, edo 943 01 17 68 telefono zenbakira deitu.

Lagun-talde batekin publiko gisa etortzeko aukera ere baduzu. Kontuan izan saio hau EiTBren Donostiako egoitzan (Miramon pasealekua, 172) grabatzen dela. Kasu horretan ere, goiko helbide elektronikora idatzi edota 943 01 17 69 telefono zenbakira deitu behar duzue.