X-asier_zabaleta-X

X-asier_zabaleta-X

Asier
Asier
Asier Zabaleta

Euskal Herriko dantzari eta koreograforik ezagunenetako bat da Asier Zabaleta ezkiotarra. Duela urte dexente hasi zen dantza garaikidea egiten eta hainbat konpainiatan ibili izan da, tartean, Arteszena, Hojarasca edota Ertza proiektuetan. Gaur egun Ertza taldeko zuzendaria da bera.

Ibilbide luze horretan koreografia ugari sortu izan ditu eta sari asko jaso izan ditu. Esate baterako, 2017an MAX sari garrantzitsua eskuratu zuen Meeting point ikuskizunarengatik.