22 Taldea

22 Taldea

22Taldea
22Taldea
22Taldea

Sheila eta Josune Gurrutxaga ahizpa irundarren 22 Dance Academy dantza eskolatik sortutako taldea da. Adin ezberdinetako 6 dantzariz osatua dago, ahizpak barne. Taldea saiorako sortua izan bada ere, duela hamar urte ezagutu zuten elkar.

Moldakorrenak direla esan genezake dantza estiloei dagokienez: flamenkoa, areto dantza eta hip hop-a menperatzen dituzte. Gainera, bi taldekidek, Josune eta Jon-ek, kirol-dantzaren maila gorenean lehiatzen dute internazionalki.

Dantzariak: Sheila Gurrutxaga, Josune Gurrutxaga, Naiara Oyon, Itsaso Gamio, Jon Menor, Nadia Usabiaga.