Itxi

Dantzatzen den herria

Dantzatzen den herria

Dantzatzen den herria

22:00etan

Tolosan izango da "Dantzatzen den Herria" saioa gaur gauean

EiTB

Itziar Alduntzin kazetariak eta Gotzon Poza koreografoak ahalik eta herritar gehien musikaren eta dantzaren inguruan biltzen saiatuko dira.

0:20
Tolosa,

"Dantzatzen den Herria" saioak Tolosa bisitatuko du gaur gauean. Ahalik eta herritar gehien musikaren eta dantzaren inguruan biltzea izango da Itziar Alduntzin aurkezlearen eta Gotzon Poza koreografoaren helburua.

Bidean, herritar askoren istorioak ezagutuko dituzte. Istorio ezezagunak, bitxiak, xelebreak eta harrigarriak. Inauteriei buruz hitz egiteaz gain, herriko kultur, kirol eta gizarte ekintza ugari izango dituzte hizpide, Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, besteak beste. Coppelia dantza ikuskizun handiaz gozatuko dute bertan.

Eceiza gozo-denda ere bisitatuko dute, eta mundu osoan ezagunak diren Casa Julian jatetxeko txuleta erreak dastatzeko aukera izango dute.

Leire Leturiak eta Lain taldeko musikari izandako Kristina Aranzabek "Niri deritzat Galtzaundi" abestia eskainiko dute. "Gure Kasa" saioko Telleria anaiek, aldiz, tolosar ezagunei buruz hitz egingo digute.

Udaberri dantza taldeak Kalakan taldearen "Sagarra jo" abestia dantzatuko du. Horrez gain, herriko merkatari elkartekoekin, babarrun saltzaileekin, txarangekin eta arraun klubeko kirolariekin ere izango dira.

Eta, azkenik, inauterietako alkateak, Patxi Amianok, emango dio hasiera lipdubari.

"Dantzatzen den Herria" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.