Itxi

Debatea

Gaur, 22:15ean

Zergen erreforma izango dute hizpide 'Debatea' saioan

A.E.

EITB

Gonbidatuen artean, alderdi nagusietako ordezkari bana eta, besteak beste, Lander Garro idazlea, Iñaki Gurrutxaga abokatua eta Gorka Moreno soziologoa, egongo dira, 22:15ean, ETB-1en.

0:10

Zergen erreforma izango du ardatz "Debatea" saioak gaur gauean, 22:15ean, ETB-1en. Krisiaren ondorioz, euskal administrazioak baliabide ekonomiko gutxiago ditu bere beharrei aurre egiteko. Diru sarrera gehiago lortzearren, zerga erreforma egin beharra ia derrigorrezkotzat jo du Jaurlaritzak. Azken asteotan, lurralde historikotako ahaldun nagusiekin bilerak eduki ditu Iñigo Urkullu lehendakariak, bere asmoen berri emateko. Izan ere, aldundi bakoitzari dagokio zerga bilketa, Jaurlaritzak koordinazio lanak egiteko eskumena duen arren.

Klaudio Landak, besteak beste,  Lander Garro idazlea, Iñaki Gurrutxaga abokatua eta Gorka Moreno soziologoa  eta  alderdi nagusietako ordezkari bana hartuko ditu. Honakoak egongo diren politikariak: EAJko Itziar Agirre, EH Bilduko  Xabier Olano, PSE-EEko Denis Itxaso eta PPko Vanessa Velez.

Baina, nola eragingo die erreforma honek herritarrei? Zerga gehiago ordaintzeko prest daude herritarrak? Hezkuntza eta osasunean murrizketak egon ez daitezen, zerga gehiago ordaintzeko prest daude? Zein zerga ukitu behar dira? Badirudi pentsioak eta etxebizitza erosteagatik kenkariak ezabatu egingo direla. Krisi garaian, soldatak murrizten eta langabezia hazten ari den garai honetan, herritarrek zerga igoera jasan dezakete?

Gipuzkoan, fortuna handien zerga ezarri da, ahalmen ekonomiko altua dutenek gehiago eman dezaten? Bide hori jarraitu behar al dute beste aldundiek?

Zer gertatzen da futbol jokalariek eta artistek dituzten pribilejio fiskalekin? Gehiago dutenek gehiago ordaindu behar dute? Horrela bada, Frantzian Gerard Depardieu aktorearekin gertatu bezala, diru asko dutenak Euskaditik ihes egin dezakete zergak ez ordaintzeko? Eta zerga-iruzurrari nola aurre egin? Non dago konponbidea?

Horiek dira mahai gainean jarriko dituzte galderetako batzuk"Debatea" saioan, 22:15ean.