Itxi

Debatea

22:15ean

Sortu eta ezker abertzalea 'Debatea'ren ardatz izango dira

A.E.

EITB

Klaudio Landak Joseba Alvarez, Sortuko kidea, elkarrizketatuko du, gaur gauean. Saioa 22:15ean egongo da ikusgai, ETB-1en.

0:24

Aste honetako "Debatea" saioak, Klaudio Landaren eskutik, Sortu eta ezker abertzalea izango ditu ardatz. Larunbatean Iruñean egingo den Sorturen kontseilu nazionala aitzakiatzat  hartuta,  ezker abertzalea aro berri baten atarian ote dagoen eztabaidatuko dute. Mahairatuko dituzten galderetako batzuk, besteak beste, honako hauek: Zein paper jokatu behar du Sortuk euskal politikagintzan? Eta bake prozesuan, zein urrats egin behar ditu ezker abertzaleak? Honen harira,  Parisen epaitzen zuten Garikoitz Aspiazu Txerokik ETAren izenean egindako adierazpenaz ere mintzatuko dira. Klaudio Landak Joseba Alvarez, Sortuko kidea, elkarrizketatuko du, eta gai honen inguruan mintzatzeko Xabier Gurrutxaga, Gorka Moreno, Santi Reyes, Ainhoa Aznarez, Lander Garro eta Felix Iriarte solaskideak izango dira.

"Debatea", 22:15ean, ETB-1en.