Itxi

Debatea

22:00etan

Nazioarteko egiaztatzaileen papera aztergai, gaur, 'Debatea'n

A.H.

EITB

Xabier Usabiagak gidatutako saioak ETAren armagabetze prozesuaren aurrean erakunde ofizialek eta gobernuak hartu duten jarrera aztertuko du.

Gaur gauean, ETAren armagabetze prozesuaren inguruan arituko dira 'Debatea'n. Izan ere, Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordea harrituta azaldu da Madrilgo gobernuaren jokaerarekin. Egiaztatzaileek adierazi dutenez, orain arte ez da inoiz gertatu, munduko inongo lekutan, talde armatu batek armak eman nahi izan eta erakunde ofizialen babesik ez jasotzea. Egungo egoeran ETAren armagabetzean laguntzea 'ia ezinezkoa' al da? Azken egunetako jazoerak ikusita, arriskuan al dago egiaztatzaileen lana? ETAren armagabetzea egin al daiteke egiaztatzailerik gabe?

Galdera guzti horiei erantzuten saiatuko dira 'Debatea' saioan parte hartuko duten solaskideak: Fabian Laespada, Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Jose Felix Azurmendi eta Ibai Fernandez kazetariak; Andoni Unzalu informatikaria; Ion Telleria Gara-ko nazioarteko kazetaria; eta Vanessa Velez, Lasarte-Oriako PPko zinegotzia, besteak beste.

'Debatea' gaur emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.