Debatea
Gaur, 22: 25ean
Bilboko istiluak eta ekonomia foroaren edukia hizpide, 'Debatea'n
A.E.
EiTB
Joan zen astelehenean ekonomia goi bileraren aurka izandako protestei buruz ariko dira Xabier Usabiak aurkeztutako saioan.
-
Xabier Usabiagak aurkezten du Debatea
Joan zen astelehenean Bilbon izandako istiluak hizpide izango dituzte 'Debatea' saioan ostegun honetan, 22:25ean. Bilboko ekonomia foroaren kontrako protestetan sortu ziren istiluek hautsa harrotu dute. Gune plataformak (manifestazioaren antolatzaileak) nabarmendu du ez duela loturarik liskar hauekin, eta legezko manifestazio bat baliatu izana leporatu die liskarren egileei. Indarkeria kasu horiek zikindu egin al dituzte zilegizko protestak? Zeintzuk dira istiluen arduradunak? Ertzaintzak egoki jokatu al zuen? Galdera horiek izango ditu abiapuntu osteguneko tarteak.
Halaber, 'Debatea' saioak Bilboko ekonomia foroaren edukia ere aztertuko du. Guggenheimen elkartu ziren nazioarteko erakundeen ordezkariek babestu egin zituzten Espainiako Gobernuak ekonomia arloan hartutako neurriak. Kalean elkartu ziren herritarrek, aldiz, 'langileen kontrako' neurriak direla salatu zuten. Herritarren eta elite ekonomikoen eta politikoen arteko distantzia gero eta handiagoa al da?
Asteleheneko ekonomia foroak sortu duen ika-mikaren inguruan eztabaidatuko dute 'Debatea' saioan parte hartuko duten tertuliakideek. Besteak beste, Xabier Usabiagak Jose Luis Elorza antropologoa, Eider Alkorta politologoa, Unai Grajales tenknikari juridikoa, Iñaki Galdos Basque Tribuneko editorea eta Arantza Azurza abokatua hartuko ditu.