Debatea
22:15ean
Kannabisa legeztatu ala ez, gaurko 'Debatea'n
A.E.
EiTB
Besteak beste, Jose Ramon Aranbarrik, Iban Gonzalezek, Pilar Etxabek, Duñike Agirrezabalagak, Eli Urcelayk eta Itziar Sorozabalek hartuko dute parte.
Kannabis elkarteak arautzeko ordenantza aitzindaria onartu berri du Donostiako Udalak. Eusko Jaurlaritzak ere asmo bera du, eta urte bukaera baino lehen, lege hori tramitatzen hasiko direla iragarri du.
Bi albiste horiek kannabisari buruz hitz egiteko atea zabalduko dute 'Debatea' saioan, gaur gauean, eta hainbat galdera jarriko dituzte mahai gainean: kannabis elkarteei buruzko araudi horiek beharrezkoak al dira? Elkarteez gain, kannabisaren erabilera terapeutikoa ere legeztatu beharko litzateke? Kannabisa legeztatzeak on edo kalte egingo dio gizarteari?
Bestalde, Ertzaintzak adierazi duenez, kannabis landaketak asko ugaritu dira azken hilabeteotan Euskadin. Zein da horren zergatia? Gazteen artean, kannabisaren kontsumoak gora egin al du? Zein dira kannabisa erretzearen benetako ondorioak?
Galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko dira ostegun honetan 'Debatea' saiora etorriko diren honako solaskide hauek: Martin Barriuso, Pannagh elkartearen presidentea; Jose Ramon Aranbarri, psikiatra; Iban Gonzalez, irakaslea; Pilar Etxabe, FEGUIAPA-CONCAPAko kide ohia; Duñike Agirrezabalaga, abokatua; Eli Urcelay, idazkaria, eta Itziar Sorozabal, Norbera Elkarteko gazte terapeuta.
'Debatea' 22:15ean dago ikusgai ETB1en.