Itxi

Debatea

22:25ean

Felipe VI.a Espainiako erregearen aldarrikapena hizpide 'Debatea'n

A.H.

EITB

Espainiako errege berriaren aldarrikapenak Euskadiren etorkizunean zer-nolako eragina izango duen aztertuko dute.

0:09

Felipe VI.a Espainiako errege aldarrikatuko dute gaur, eta horrek askotariko erreakzioak eragin ditu Euskadiko alderdi politikoetan, eta osteguneko 'Debatea' saioan erreakzio guzti hauek aztertuko dituzte.

Iñigo Urkullu lehendakaria koroatze ekitaldira joango da, baina estatu-ereduaren eztabaidari ekiteko eskatuko dio Felipe VI.ari. EH Bilduk, berriz, koroatzearen kontrako eta euskal errepublikaren aldeko lanuzteak antolatu ditu ostegun eguerdirako. Ezker Anitzak errepublikaren aldeko manifestazioetan parte hartuko du. PSE-EEk eta PPk, azkenik, koroatze ekitaldia errespetatzeko deia egin dute.

Argi dagoena da Espainiako errege berriaren aldarrikapenak hautsak harrotu dituela Euskadin. Izan ere, errege berriak zer-nolako eragina izango du Euskadiren etorkizunean? Errege berriarekin batera, garai berriak iritsiko al dira Euskadirentzat?

Galdera horiei erantzuna emango diote gaur ETB1eko 'Debatea' saioan. Astero bezala, Xabier Usabiagak gidatuko du solasaldia eta besteak beste, honako kolaboratzaileak izango dituzte platoan: Joseba Agirretxea, Kongresuko EAJko diputatua; Laura Garrido, PPko legebiltzarkidea; Xabier Olabarrieta, Leioako PPko zinegotzia; Garbiñe Biurrun, EHJANko magistratua; Iban Gonzalez, filosofia irakaslea; Jose Felix Azurmendi, kazetaria; Jose Luis Elortza, antropologoa, eta Asier Arrieta, EHUko irakaslea eta publizista.

'Debatea' gaur gauean emitituko da 22:25etik aurrera ETB1en.