Debatea
Eztabaida
'Bakea, kanpoko bultzada', gaur gauean, 'Debatea'n
A.E.
EiTB
Martxelo Otamendik, Jose Luis Elortzak, Andoni Unzaluk, Estitxu Garaik, Alberto Abaituak, Ugaitz Crespok eta Iker Usonek hartuko dute parte.
Bake prozesuaz hitz egingo dute gaur gauean 'Debatea' saioan. Brian Currin Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak hitzaldia eman berri du Donostiako Akuariumean eta bake prozesuaren analisia egin du, Aieteko Konferentziatik hiru urte bete direnean.
Horrez gain, beste gai batzuk ere jorratuko dituzte saioan: batetik, Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina legez kanpokoa zela ebatzi zuenetik urtetebete joan da; bestetik, Urkullu lehendakariaren agintaldiak bi urte bete ditu.
Gai hauek guztiak jorratzeko gonbidatu hauek izango dira Xabier Usabiagarekin: Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendaria, Jose Luis Elortza antropologoa, Andoni Unzalu informatikaria, Estitxu Garai EHU/UPVko irakaslea, Alberto Abaitua Diario de Noticias de Alava-ko kazetaria, Ugaitz Crespo Arabako PPko Gazteria arduraduna eta Iker Uson EHU/UPVko irakaslea.
'Debatea' gaur, 22:15ean, izango da ikusgai, ETB1en.