Edozein Herriko
22:00etan
Klaudio Landa aurkezlea eta Uxue Kerejeta abeslaria, gaurko "Edozein Herriko" saioan
EITB Media
Ainhoa Goikoetxea eta Txema Montoia ere solaskide izango dituzte, eta zuzenean eskainiko dituzte Bilboko Aste Nagusiko su artifizialak.
-
Ilaski Serrano eta Julian Iantzi. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Aste osoan bezala, gaur ere zuzenean eskainiko ditu EITBk Bilboko Aste Nagusiko su artifizialak, "Edozein Herriko" saioaren baitan. Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuta, 22:00etan hasiko da programa berezia, eta 22:30etik aurrera egingo dute suen kontakizuna. Kasu honetan, Arabako Valecea pirotekniaren erakustaldiaz gozatu ahalko da.
Gainera, hainbat gonbidatu berezi izango dituzte set-ean, besteak beste, Ainhoa Goikoetxea kazetaria, Txema Montoia "El Conquis" saioko zuzendaria, Klaudio Landa EITBko aurkezlea eta Uxue Kerejeta abeslari eta Gaztea Cover lehiaketako entzuleen sariaren irabazlea. Bestalde, Mikel Pagola su artifizialetan aditua ere saioan izango dute lagun.
Su artifizialen emanaldia "Edozein Herriko..." saio bereziaren barnean eskainiko da, eta 22:00etan hasiko da programa, ETB1en eta eitb.eus-en.