Egun on Euskadi
09:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
ETAren jarduera armatuaren amaieraz, gaur, 'Egun On Euskadi'n
EITB
Imanol Murua kazetari eta EHUko irakasleak bere azken liburua aurkeztuko du: Ekarri armak.
-
Imanol Murua
Gaur goizean, Imanol Murua kazetari eta EHUko irakaslea elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Loiolako 2006ko elkarrizketen garaiko prozesuaren inguruko liburua argitaratu zuen Imanol Muruak 2010ean: Loiolako hegiak. Aste honetan, berriz, ETAren jarduera armatuaren bukaeraz idatzitako bere azkeneko obra aurkeztuko du: Ekarri armak.
Horrez gain, Xabier Riezu, Esteban Antxustegi eta Jose Mari Pastor kolaboratzaileek egun-eguneko gaien inguruko solasaldian parte hartuko dute.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera ematen dute, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.