Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00, ETB1 eta eitb.eus

Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, 'Egun On Euskadi'n

A.H. | EITB

Eider Mendozak egun-eguneko politika gaiak aztertuko ditu Estepan Aldamiz-Etxebarriarekin.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi'n, eta egun-eguneko gai politikoak aztertuko ditu berarekin. Horrez gain, Xabier Riezu, Patxi Gaztelumendi eta Felix Iriarte kolaboratzaileek eguneko albisteen inguruko solasaldian parte hartuko dute.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

s-en.