Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Elkarrizketa

EAko Pello Urizar, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

EITB

09:00etan hasita, besteak beste, Eusko Legebiltzarrak onartu berri dituen aurrekontuen inguruko hausnarketa egingo du Urizarrek.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Pello Urizar EAko idazkari nagusia elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Hitzorduan zehar, egun-eguneko politika gaiak aztertuko ditu gonbidatuak, eta, besteak beste, Jaurlaritzak PPren abstentzioarekin onartu berri dituen aurrekontuen inguruan arituko da.

Horrez gain, Iñaki Galdos, Pili Kaltzada eta Onintza Enbeita izango dira asteazkeneko saioan solaskide.

'Egun On Euskadi' 09:00etatik aurrera izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.