Itxi

EH Zuzenean

Lehiaketa eitb.eus-en

Soto intxaur txikitzailea, Talent Txouako bigarren finalista!

A.A.

EiTB

'Euskal Herria Zuzenean' saioko lehiaketa berriaren bigarren edizioan, 1527 boto eskuratu ditu ormaiztegiarrak.

Soto intxaur txikitzailea izan da 'Euskal Herria Zuzenean' saioko Talent Txoua lehiaketako bigarren asteko irabazlea. 1527 boto eskuratu ditue aste bete eskaxean eta atzean utzi ditu ormaiztegiarrak beste hiru aurkariak.

Bigarren postuan gelditu da Idoia Bediaga Abadiñoko kantaria. Hirugarren izan da Ipotx malabarista eta laugarren postuan Gernikako Euskal Rubik taldea.

Astero botazio bat jarriko dugu martxan, Euskal Herriko artista onena bilatzeko bidean. Ostiraletako saioaren ondoren zabalduko dugu botoa emateko aukera, aste horretan Xabin Fernandezek aurkeztuko dizkigun lau abileziaren artean gustukoena aukeratzeko. Eta hurrengo ostiral arratsaldera arteko denbora izango dugu bozkatzeko.

Aste honetako irabazlea, beraz, Ormaiztegiko fenomenoa, intxaurrak ipurdiarekin txikitzen dituen Soto, izan da. Hauxe da programan aurkeztu zuten ikuskizuna: