Itxi

EH Zuzenean

Lehiaketa eitb.eus-en

Txorotxaranga, Talent Txouako hirugarren finalista!

A.A.

EiTB

'Euskal Herria Zuzenean' saioko lehiaketaren hirugarren astean, 1958 boto eskuratu ditu talde honek.

Txorotxaranga izan da 'Euskal Herria Zuzenean' saioko Talent Txoua lehiaketako hirugarren asteko irabazlea. 1958 boto eskuratu ditu aste betean eta atzean utzi ditu beste hiru aurkariak.

Bigarren postuan gelditu da Arantza eta Pantxo Elorrioko kantariak. Hirugarren izan da Bilboko Parkour taldea eta laugarren postuan Ernesto Ezpeleta, Bihurri aizkolaria.

Astero botazio bat jarriko dugu martxan, Euskal Herriko artista onena bilatzeko bidean. Ostiraletako saioaren ondoren zabalduko dugu botoa emateko aukera, aste horretan Xabin Fernandezek aurkeztuko dizkigun lau abileziaren artean gustukoena aukeratzeko. Eta hurrengo ostiral arratsaldera arteko denbora izango dugu bozkatzeko.

Aste honetako irabazlea, beraz, Txorotxaranga animazio talde xelebrea izan da. Hauxe da programan aurkeztu zuten ikuskizuna: